Normalizazio linguistikoaren proiektuaren helburua, hezkuntza komunitate guztiaren aldetik euskararen erabilpenarekiko motibazioa izatea da bere erabileraren normalizazioa lortzeko gure gizartean.
Horretarako ekintza ezberdinak eramaten ditugu aurrera:
- Normlizazio Linguistikoko ULIBARRI programan parte hartzea: Berritzegunera bertaratzea formazioa eta informazioa jasotzeko, Normalizazio Linguistikoaren Komisioari jakinarazten zaiona eta beronekin partekatzen dena.
- Zentroko euskararen egoeraren diagnostikoa gauzatzea eta hezkuntza komunitate guztiaren aldetik euskararen erabilerarekiko konpromisoa berritzea eskola-eremuan.
- » Hizkuntza Normalkuntza 2014-2018» proiektua burutzea.
- Klaustrora, Eskola Kontseilura eta Berritzegunera aurkezten den Urteko Planaren lanketa.
- NOLEGA programan parte-hartzea euskarazko ahozko komunikazioa sustatzeko.
- Ahozko adierazmena: Eskola – Antzerkigintza, Eskola – Bertsogintza eta Eskola – Kantagintza.
- IKE: Eskola formalaz kanpoko ekintzak (jantoki osteko jarduerak, jolastokiak, pasilloak, autobusa,…).
- EGE: Elkarbizitza euskal giroan euskara eguneko momentu guztietan erabiltzeko.
- URRUZUNO: Bigarren Hezkuntzako ikasleriak parte-hartzen duen literatura-lehiaketa. Lan originalak eta euskaraz idatzitakoak aurkezten dituzte, aurretiaz argitaratu gabekoak.
- Eskolaz kanpoko jardueren bitartez, euskara sustatzen dugu ikastetxetik kanpo; euskaraz egindako ikuskizunetara bertaratzea, herriko ekintza ezberdinetan parte-hartzea, Euskararen Eguna, irteera kulturalak, etabar.