Jantokian, kanpoko catering zerbitzu bat dugu, ikastolak eskatzen duen kalitatea bermatzen duena, GASTRONOMÍA CANTABRICA enpresak bideratzen duena, sektorean esperientzia handia duena, egunero etxeko janaria eskaintzen du, modu tradizionalean prestatua, lehen mailako lehengaiak erabiliz.
Jantoki zerbitzua, ez da zerbitzu soil baten gelditzen, ikasleen elikadura zaintzeko, osasun ohitura osasungarriak hedatzeko eta autonomia lantzeko espazioan baizik.
Ikastolan ikasle guztiek atentzio zuzena izaten dute beraien begiraleen aldetik. Beraientzako erreferenteak diren pertsonek giro atsegin eta hurbilean, elikadura osasuntsua, mahai tresnen erabilera eta garbitasun ohiturak erakuzten dizkiete besteak beste. 0-1 urteko ikasleek Haurreskolan bertan bazkaldu egiten dute beraientzako erreferenteak diren irakasleekin. 2 urtekoek jantokian bazkaltzen dute, eta baita ere, bere irakasleekin bat bazkaldu. HHkoen kasuan, beraien geletan egiten dute jatordua, umeentzako ezagunak diren gune lasai baten. Azkenik, bai LH eta DBHko ikasleek jantokian bazkaltzen dute turno desberdinak erabiliz.
Gure menuak, NAOS y PERSEO estrategian oinarriturik osotuta daude, betiere, kontsumo arduratsu eta jasangarri batean oinarrituta.
Honetaz gain, intolerantziak eta alergien tratamendua ere kontu handiz zaintzen dugu ikastolan. Kasu bakoitzari egokitutako menuak egiten ditugu, intolerantzien eta alergikoen gestiorako protokolo bat dugu gure ikasleen segurtasuna bermatzeko.