Goizeko 7:30etik eskola ordua hasi arte eta arratsaldeko 16:30etik 17:30era funtzionatzen du. Ordu erdika eskatu daiteke zerbitzua (9:00etatik 9:45era bitartekoa izan ezik). Zaintza zerbitzua gurasoen bizitza laborala eta familiarra uztartzen laguntzea du helburu, eskola ordutegia zabalduz, familiak umeak goizez zein arratsaldez bere beharren arabera jaso ahal izan ditzaten. Zerbitzu hau erabiltzen duten haurrak zaintzen ditugu. Eskola aurretik eta ondoren umeek ondo pasatzeko aukera ematen diegu. Jolas, eskulan eta ipuin kontaketak bezalako jarduera ludiko-hezitzaileak egiten ditugu eskolara edo etxera joateko ordua iritsi arte.
Nagusienek lanak berrikusi, etxerako lanak egin edo irakurri dezakete.
Zerbitzu goiztiarra amaitu ondoren, haurrak gelara eramaten ditugu.