Konfiantzaren pedagogía deitutako hezkuntza eredu honen abiapuntuan, oinarri jakin batzuk kontuan hartzen dira, hainbat alderdi lantzeko: umeen erritmo biologikoak, konfiantza –konfiantza nork bere buruarengan eta konfiantza hezitzaileengan-, ikasturtera, eremuetara, ikasleengana…moldatzea… Azken batean, haur bakoitza dan legezkoa izatea lortu gura da. Konfiantzaren pedagogiaren oinarriak umeen senetatik (bildurra, atxikimendua, lotsa…) lantzen dira eta prozesua ezartzen da, umeengan euren autonomia, jakin-mina, sentsazino eta pentsamentuak, ekintzarako nahiak, konfiantza eta, azkenik, arrakasta esnatzeko.

 Eta eremuak funtsezkoak dira ume bakotxari behar dauan erritmoa ahalbideratzeko.

Horrela, gardena eta garbia diren eremu barri hauek hartuko dituzte 0 eta 6 urte bitarteko ume guztiak eta bertan eremu fisikotik mentalera pasatzeko aukera emango duten hiru dimentsiotako egiturak izango dira. Beraz, umeentzat guztiz erakargarriak diran eraikin honeen bitartez, dalako autonomia hori landuko da, umeei euren bildurrak, lotsa… uxatzeko eta jakin-mina, ekintzarako nahia bizteko balioko deutsien elementuakaz.