Eskolara garraioak San Felix Ikastolak bere zerbitzu guztietan eskaintzen duen kalitate-maila bermatzen du, eta helburu hori begibistan izanda, Zurekin Bus – Vectalia autobuses enpresarekin lan egiten dugu.
Gure ikasleei autobusean eta oinez doazenean kontuan izan beharreko segurtasun eta portaera arauak erakusten dizkiegu. Gurasoekin elkarlanean, ohitura onak hartzen laguntzen diegu umeei. Gainera, gure monitoreek eta gidariek haurrei zuzentzeko erak zaintzen ditugu.
2018/19 kurtsoaren amaieratik aurrera Traceus mobieko app-arekin hasi ginen lan egiten garraioan egon daitezkeen aldaketen berri zuzenean monitorearekin komunikatu ahal izateko, horrezgain, bidaiaren jarraipen geokokatua izango genuke gure esku.