GURE XEDEA
Giza Garapenean bere dimentsio guztietan laguntzea, pertsonari bizitza luze eta osasuntsua bermatuz, ezagutzak eskuratzeko aukera emanez eta bizi-maila duinaz gozatzeko baldintzak sustatuz.
Ikuspegi kristautik, gure ikasleek ezagutzen, egiten, elkarrekin bizitzen eta izaten ikas dezaten sustatzea, kulturizazio-prozesuari jasangarritasunaren ikuspegitik zentzua emanez.
Pertsonaren garapen integrala erraztea, giza eskubide unibertsaletan eta Ebanjelioan oinarritutako bakearen kulturan heziz; alaitasunaren, ahaleginaren eta etengabeko hobekuntzaren adibide izanez, bai maila pertsonalean bai kolektiboan.
GURE IKUSPEGIA
Hezkuntza-kalitatean erreferente izango den ikastetxea izan nahi dugu, gure ikasleen gaitasunen garapenerako gako berritzaileak eskainiz eta, ondorioz, emaitza akademiko bikainak lortuz.
Gure ingurunean integratutako ikastetxea nahi dugu, gure kultura eta hizkuntza zaintzen lagunduko duena, baita gaur egungo gizartera batzen ari diren beste kulturekin bizikidetza sustatuko duena ere.
Familia eta ikasleak jasotzen duten heziketarekin pozik egotea nahi dugu; ikasle eleaniztunak, teknologia berrietan trebeak eta autonomoak, gizarteak planteatzen dituen erronka berriei erantzuteko gai direnak.
Kalitatezko kudeaketa duen ikastetxea nahi dugu, bere iraunkortasuna bermatuko duena.
Bere lanaz harro dagoen hezkuntza-komunitatea nahi dugu, etengabeko prestakuntzan eta bakearen kultura bultzatzen duena.
BALIOAK
ERRESPETUA: Beste pertsona edo giza taldeen sinesmen, jarrera eta bizimoduekiko ulermena eta tolerantzia.
ELKARTASUNA: Beste pertsona eta giza taldeekin bat eginda bizitzea, interesak eta beharrak partekatuz eta justiziaren balioa sustatuz.
ARDURA: Norberarekiko eta taldearekiko arduraz jokatzeko borondatea.
LANKIDETZA – TALDE-LANA: Ongizate komunaren alde parte hartu eta elkarlanean aritzeko motibazioa.
BERDINTASUNA: Emakumeen eta gizonen arteko benetako eta eraginkorreko berdintasunarekiko konpromisoa, aukeren ekitatea bermatuz eta edozein diskriminazio mota ezabatuz.



Español