San Felix Ikastetxea Harvardeko hezkuntza-berrikuntzari buruzko kongresuan
Elizbarrutiko Ikastetxeak sarearen hamar ikastolak eta ikastetxek 40 irakaslekin ‘Project Zero Perspectives – Mundu konplexurako ulermena’ izeneko biltzerrean parte hartu dute. Iruñean izan den biltzarrera, mundu osoko 630 irakasle bildu dira.
Harvard Unibertsitateko Project Zero proiektuak irakaskuntza hobetzea eta ulertzea du helburu. Elizbarrutiko Ikastetxeak sarea eredu berritzaile hau sartu du geletan eta izan ere aintzindaria izan da ezarritzean. Biltzarrean hurrengo ikastetxeek eta ikastolek parte hartu dute: Iparragirre Ikastola, Artxandape Ikastola, Begoñazpi Ikastola, Txomin Agirre Ikastola, San Felix Ikastetxea, San Fidel Ikastola, Avellaneda Ikastetxea, Centro de Formación Somorrostro, Bera Kruz Ikastola eta Sagrado Corazón Ikastetxea.
Hitzaldi eta tallerretan parte hartu dute irakasleek. Baina gainera, Elizbarrutiko Ikastetxeak sarearen hainbat zentrok euren esperientzia erakutsi dute, nola sartu duten eredua ikasgeletan eta euren emaitzak.
Biltzarrean, David Perkins, Verónica Boix-Mansilla, Ron Ritchhart, Daniel Wilson hezkuntza adituak, besteak beste, egon dira. Mezu garrantzitsu bat utzi digute adituek. “Ikasgeletan eta ikasleen ikasketa prozesuan ulermena, harridura eta adierazgarritasuna sustatu behar dituzte irakasleek”.
