EUS · CAS 946 64 02 30 Instagram

JANTOKIA

Benetako janariaren usaina.

2024ko azarotik, sukalde propioa ikastolan, Gastronomía Cantábricarekin kudeatua: bere taldeak hemen prestatzen du janaria goizero —lehen platera, bigarrena eta postrea—, lehengai freskoarekin. Linea hotzik ez, eta atea irekitzean nabaritzen da.

  • SUKALDE PROPIOA
  • 2024TIK
  • DIETA EGOKITUAK
San Felix Ikastolako jantokiko sukaldea, non goizero sukaldatzen dugun.
Gaurko menua Hileko menua

GOIZERO

Otarretik mahaira.

  1. 01

    Otarra iristen da

    Lehengai freskoa, goizero.

  2. 02

    Sukaldea pizten da

    Ikastolako sukaldea, egunero piztuta.

  3. 03

    Hemen sukaldatzen da

    Lehen platera, bigarrena eta postrea, ikastolan eginak.

  4. 04

    Mahaira

    Berri-berri egina, zuzenean jantokira.

ZER JATEN DU

Zer jaten duen zure txikiak, egunero.

Eguneko etxeko janaria, modu tradizionalean egina, lehen mailako lehengaiekin eta gomendio nutrizionaletara egokitutako menuekin, kontsumo arduratsu eta jasangarria zainduz.

  • Ikastolako sukaldean egin berri den eltzekoa

    Lehen platera

    Goiz horretan bertan egina.

  • Bigarren platera jantokiko erretiluan zerbitzatuta, entsaladarekin

    Bigarren platera

    Momentuan egina, ez linea hotzekoa.

  • Postrerako fruta freskoa: mandarina eta marrubiak

    Postrea

    Egunekoa, bazkaria borobiltzeko.

Jantokia zerbitzu hutsa baino gehiago da: jantokiko langileak arduratzen dira txiki bakoitzaz zuzenean, elikadura, higienea eta autonomia zaintzen dituzten pertsona erreferenteak. Txikienek beren gelan bertan jaten dute, giro ezagunean; lehen hezkuntzatik aurrera, txandaka jantokian.

DIETAK

Txiki bakoitzak behar duena jaten du.

  • Alergiak

    Kasu bakoitzera egokitutako menuak.

  • Intolerantziak

    Kalte egiten diona, kanpora.

  • Dieta kulturalak

    Familia bakoitzarenak, errespetatuta.

Kasu bakoitza protokolo baten bidez kudeatzen da, txiki bakoitzaren segurtasunerako. Esaguzu bisitan eta elkarrekin antolatuko dugu.

Hitz egin dezagun bisitan

SUKALDEA PIZTUTA, GOIZERO

ZALANTZA AZKARRAK

Gehien galdetzen dena.

  • Non ikus dezaket menua?

    Hileroko menua beti dago eskuragarri familientzat: jantokiko menua ikusi. Familien txokoan ere baduzu.

  • Nire txikiak alergiak ditu, moldatzen zarete?

    Bai. Sukaldea ikastolan bertan izanda, plater bat egokitzea berehalakoa da: alergiak eta intolerantziak kudeatzen dira, eta menu egokituak prestatzen dira.

  • Zenbat balio du?

    Lasai kontatuko dizugu bisitan, zure kasu zehatza aurrean dugula. Horrela, xehetasun zehatza eramango duzu, letra txikirik gabe.

Usaindu ezazu bisitan.

Eskatu bisita

SUKALDE PROPIOA · DIETA EGOKITUAK · 0 URTETIK