EUS · CAS 946 64 02 30 Instagram

2026ko irailaren 7a · 1 MIN Irteerak eta jarduerak

Mendi martxa: etxeko mendira igo, denok batera

San Felixeko ikasle eta familia talde handi bat mendi baten gainean, harana eta itsasadarra atzean

Mendi martxa azalpen handirik behar ez duten irteeretakoa izan zen: oinez atera ginen, igo egin genuen, eta goian argazkia atera genuen.

Ikasleak eta familiak nahastuta igo ziren. Ez zen lasterketa bat eta ez zen sailkapenik egon. Plana zen iristea, tarte bat eseri eta goitik begiratzea egunero behetik ikusten dena: harana, herriak, itsasadarra hondoan.

Meatzaldea hobeto ulertzen da handik. Gelan lantzen dugun eskualdea da, ingurunaz eta bere historiaz hitz egiten dugunean.

Ikasturtero errepikatzen dugun hitzordua da, eta ikasleek urteak geroago gogoratzen dituztenetakoa.

Ikastolako beste irteera eta jarduera batzuk, gure albisteetan.