Familiak
EUS · CAS 946 64 02 30 Instagram

2015ko azaroaren 18a · 1 MIN Familiak eta komunitatea

San Felix solidarioa!

San Felix solidarioa!

San Felix solidarioa!San Felix Ikastetxetik, COMPARTE proiektuarekin harremanetan gaudenez, hurrengo astean eta  aprobetxatuz  Ortuellan Haurtzaroaren Eskubideen Eguna ospatuko dugula, elikagaien bilketa bat egiteko. Ortuellako udalerriaren familia behartsuei laguntzeko asmoz,batez ere, egoera ahulago bat pairatzen dutenei, hain zuzen ere, haurrei.

Comparte kideek, Gizarte zerbitzuekin, Caritasekin eta Gurutz Gorriarekin lan egiteaz gain,  Ortuellan erroldatutako auzokide behartsuei elikagaiak banatzen dizkiete.

San Felix Ikastetxeko hezkuntza komunitate kideok ere gure laguntza eman nahi diogu eta horregatik parte hartzera gonbidatzen zaituztegu hurrengo astean  (Azaroaren 16tik-20ra)  haurtzaroengana bideratutako  elikagaien bilketa honetan: esne, gailetak, zukuak, zerealak, kakao disolbagarria, gazta atalak, txokolate, kakao krema, pate, potitoak, txanpu, gel,fruta almibarretan, zerealeko ahiak, eskuoihal higienikoak…

Batzeko ingurua gimnasioan kokatuta egongo da.

San Felix ikastetxeko hezkuntza komunitatea osatzen dugunen solidaritatean uste osoa daukagu.