San Felix ikastolatik eta Euskera foketik konkretuki burutu den lan esfortzuari esker San Felix ikastolaren irratia martxan jartzea lortu da. Irrati honen lehen helburua euskararen sustapena eta normalkuntza ikasleen artean bideratzea da.

Proiektu hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa izan da AMPAk eman duen laguntza eta baita egin duten emaria irratiaren ekipamendua lortzeko.

Irrati saio hauek ostiralero grabatuko dira ikastolan eta ivoox.com kontuan daukagun podcast-era igo egingo dira guztiok eskuragarri izan dezazuen eta nahi duzuen momentuan entzun ahal izateko.

San Felix ikastolako ikasleei entzutean momentu on bat izan dezazuen espero dugu.