Datorren ikasturtearen matrikulazio garaia dela eta, 2021eko urtarrila amaiera edo otsaila hasieran zabalduko dena, San Felix ikastolako ateak zabaldu nahi dizuegu gure instalazioak ezagutzeko interesa daukazuen familiak bertaratzeko eta ezagutu ahal izateko.

Tamalez, gaur eguneko osasun egoera tamalgarri hau dela eta, ezin izango dira ordu lektiboetan bisitarik egin. Ikastolako zuzendaria den Aitor Elorriagak bideratutako famili banakako bisitak antolatzea erabaki dugu.

Interesa daukazuen familiak hurrengo formulario hau betetzea eskatzen dizuet, zuekin kontaktuan jarri ahal izateko eta ordu bat zehaztu ahal izateko: izen emateko.

Aukera paregabea gure hezkuntza proiektua ezagutu ahal izateko.

Eskerrik asko!