EtWINING

Hasieran, Erasmus+ sareko eTwinning plataformako proiektuetan murgildu ginen, eta urteak joan ahala gero eta gehiago inplikatu ginen. 10 urte baino gehiago daramatzagu honetan, eta bidean hainbat sari eta aitortza jaso ditugu, esaterako, Kalitate Zigiluak. Gainera, Erasmus Egunak eta eTwinning ezagutarazteko hitzaldietan parte hartu dugu. 2019-20 eta 2023-24 ikasturteetan, eTwinning Eskola izan ginen.

ELKARTRUKE KULTURALA

2020tik, bigarren fase batean, Eindhovenen (EuropeShire) egin dugu kultura-trukea, DBHko azkeneko urteko ikasbidaia atzerrian eginaz. Gaur egun, 4. mailako ikasleak Ealingen (Londres) familietan murgiltzeko programa batean parte hartzen ari dira astebetez.

ERASMUS

2020an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako zenbait prestakuntza-mintegitan parte hartu ondoren,  KA229 proiektua eskatu genuen eta zentro koordinatzaile gisa onartu ziguten. Ikastolan eta udalerrian izandako inpaktua izugarria izan zen, bai ikasle eta irakasleentzat, bai familientzat.

Gaur egun, ERASMUS KA proiekturako eskaera aurkeztu dugu. Alde batetik, Finlandia eta Alemaniako ikastetxeetan jobshadowing esperientziak bilatzen ditugu, gure irakasleek Europako eskoletako esperientzietatik ikasiz estrategia berritzaileak txerta ditzaten. Bestalde, prestakuntza-aukerak sortu nahi ditugu, gure ikasleentzat nazioartekotutako prestakuntzaren ikuspegia zabaltzeko eta teknologia berrien eta inklusioaren arteko sinergiak bermatzeko.

ACCESS

ACCESS- Addressing Critical Speech Therapist Shortage in Schools proiektuaren parte gara. Berrikuntzarako lankidetzan eta jardunbide egokien trukean oinarritutako proiektua da. Beste hezkuntza-erakunde batzuekin batera lan egiten dugu gure eskaintza akademikoa hobetzeko eta praktika berritzaileak partekatzeko.

Zer lortuko dugu proiektu honekin:

– «ACCESO en dificultades de aprendizaje». Lehen hezkuntzako irakasleentzako ikastaro asinkronoa

– ACCESS en apoyo» Irakasleentzako liburutegi digitala

– «ACCESS en el conocimiento» Familiak prestatzeko tresnen kit-a.