Pasa den ikasturtetik, 2017-2018, San Felix ikastetxeko guraso elkartearekin batera, Xakean lehen pausuak emateko proiektuan parte-hartzen eta finantziatzen gaude.

Proiektua gauzatzeko, zentrua eta guraso elkartekoak, Ortuellako “El peon”  Xake klubeko partaideekin jarri ginen harremanetan; beraiek, une oro, aholkuak emanez eta kolaboratuz jardueren garapenean.

Beraien ezagutzetatik abiatuta, LH 2. mailan hasi zen ariketa hau eta LH 3. mailararte luzatu da aurten. Maila hauetan egiten diren pausuak Haur Hezkuntzan egindakoa  sendotzen dute.

Horretaz gain,  Federazioko begirale bat etortzen da astero ikastetxera ekarpenak ez ezik, kirol honekiko pasioa ere helarazteko gure ikasleei. Irakasleriak mesede egin eta irmotu egiten du honen ikaskuntza bestelako dinamika eta estrategien bidez hezkuntza-markoak ezarritako gaitasunak lortzeko eman beharreko pausuak eginez.Proiektu honen garapenak, ikastetxearen kanpoko itxura hobetzen du, Leontxo Garciak aditzera eman duenez (Leontxo Garcia Olasagasti hitzaldi-emaile, aurkezle, iruzkingile eta xakean  espezializatuta dagoen kazetari espainiarra da), urte honetako apirilean, IV.  Ortuellako Haurren Xake-jardunaldia kultur etxea 2018, San Felix ikastetxea Euskadiko zentru gutxi batzuen moduan seinalatuz hezkuntza-curriculumean xakea barneratuta daukana. 

Lan guzti honi eta Ortuellako “El peon” Xake Klubaren elkarlanari esker, San Felix ikastetxean BIZKAIKO BAKARKAKO XAKE TXAPELKETAK ospatu dira duela gutxi.

dav

Ariketa  eta aintzatespen guzti hauek hezkuntza berritzailearen aldeko apostua indartzeaz gain, ikasleek erantzunkizunak lantzea dakar; beraien oinarrizko gaitasunak lantzeko pertsona zintzo eta etorkizuneko gizarteko partaide moduan.