Euskalitek Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria eman digu, Estrategia arloan.
Sari hau ez da urtebeteko lanaren emaitza, inola ere ez! Urte luzeak daramatzagu ikuspegi partekatu batekin eta San Félix egunero hobetzeko helburu sakonarekin lanean.
Lorpen hau San Felix osatzen duzuen pertsona bakoitzak, egunetik egunera, gure geletan eta funtzioetan egiten duten lanari esker atera da aurrera. Guztion inplikazioa, ahalegina eta, batez ere, San Felixen sinesteko eta sentitzeko modu berezi hori (hemen gaudenok bakarrik ulertzen duguna) hona ekarri gaituena da.




Español