Atzo, martxoaren 16a, San Felix Ikastetxean Urrezko A – Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria, EUSKALIT-ek ebaluatutakoa, ospatu zen. Sari hau Nieves Fernandezek hartu zuen, pasa den abenduaren 9an, Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik. Ospakizunera hurbildu zirenen artean honako hauek daude: Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua ; Maite Alonso, Euskadiko Eskola Kontseiluko Presidentea; Saulo Nebreda, Ortuellako Alkatea; Fernando Sierra, Euskalit-eko zuzendaria; Nerea Begoña, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeen zuzendaria; Paco Alcolea, Unicef-eko Euskal Herriko Komitearen buruordea; Mónica Vázquez, Unesco Etxetik; Angel Mari Unzueta, Bizkaiko Elizbarrutiko Bikario Nagusia eta Aitor Mugica, Bidelagun eta ikastetxeko AMPAko burua.
Sari honek kudeaketa aritzean aurreratuak diren entitateak bereizten ditu, bezeroak, pertsonak, ornitzaile, entitate laguntzaile eta gizartea orokorrean, hau da, bere interes taldeen beharrak asetzeko etengabeko lanean daudenak. Ikastetxeak aurrera eramandako lanaren eta lan honen kalitatearen errekonozimendua suposatzen du, berrikuntza arloaren kudeaketaren bikaintasuna bereiztuz, bai aurrera eraman diren ekintzak zein lortutako emaitzak kontutan hartzen direlarik.