20161102_121409-1First Lego League (FLL) berrikuntza proiektu bat da eta gure ikastetxean 2010.urtetik horretan murgilduta gaude. FLLaren eragile nagusia Innobasque da eta horrekin batera beste hainbat erakunde publiko zein pribatu ere. Zientzia eta teknologia sustatzen duen mundu mailako proiektua honetan 88 herrialdeko 255.000 gazte baino gehiago parte hartzen dute urtero, horien artean, gureak!

Proiektuak helburu desberdinak hartzen ditu bere barne; alde batetik, robotika eta animalieki20161102_121356n aliantzak lotzea, aurten “Animal Allies” baita errokaren gaia. Bestalde, eta aurrekoarekin lotuta, robotari aurrez ipintzen zaizkion misio guztiak egitearen lana dago eta animaliekin aliantzak barne dituen proiektu zientifiko baten ikerkuntza eta garapena; azkenik, hau guzti hau, taldeko lanarekin zerikusia duten baloreak garatzearen helburu nagusia.

Lan guzti hau burutzeko ofizialki astero bi orduz ematen ditugu DBH 3. mailako ikasleekin, baina ikasleengan oso harrera ona duenez, ikasleek beraien orduetatik ere ateratzen dute lan hori burutzeko. Egin beharreko lanen artean, gaiarekin harremana duten artikuluak irakurri, ikasi, galdetu, elkarrizketak egin, erakunde desberdinei bisitak egin, robotaren programazioa egin, robotaren diseinua pentsatu eta tresnak gauzatu, … Adibidez, ondoko argazkietan ikus ditzakegu gure ikasleak Ertzaintzaren Erandioko egoitzeko Txakur unitatean izandako formakuntza saio batean, pasa den azaroaren 2an.

Utzi erantzuna