Dakizuenez, ikasketa eta zerbitzu proiektu berri batean murgilduta gaude, eta gure helburuetako bat ikasleak odola emateko garrantziaz jabetzea (gure ikasleek ez baitaukate emateko adinik) eta udalerrian odol emaileen kopurua handitzea da. Gauzak horrela, kurtso hasieran Euskadiko Odol Emaileen Elkartearekin hasi ginen lanean eta, orain, zuen laguntza ezinbestekoa da eta jarduera honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Donazioak egiteko izena eman dezakezue galdetegi honetan. Otsailaren 7 eta 14an arratsaldeko jardunaldian izango gara hemen, Odol Emaileen Elkartearekin batera.
Aldez aurretik eskerrak ematen dizkizuegu gehien behar gaituzten lekuetan egoten laguntzeagatik.
Gure ikasleek azken asteetan material desberdina egon da prestatzen gure komunitatea animatu nahian.
https://app.animaker.com/animo/h2bChlP3qA2Nm9tY/?paymentGate=free