IMG_6500IMG_6510IMG_6504Aurten ere, pasa den kurtsoan hasitako proiektuarekin  aurrera goaz. Ikasturte hasieran, San Felix ikastetxeko 5. mailako ikasle bakoitzak chromebook bat jaso zuen. Chromebook bat Google enpresako gailu elektroniko bat da eta hainbat aplikazioz osatuta dago. Ordutik, ikasleek gailu hori erabiltzen dute ikasgaietan, testu liburu batzuk ordezkatuz eta irakaskuntza arloan erabateko aldaketa eraginez. Horrela, ikasleria bere ikaskuntzako protagonista bihurtzen da. Umeak haien lanak eta ekintzak Calendarren bidez antolatzeko eta dokumentuak modu kolaboratibo batean beste ikaskide eta irakasleekin landu eta konpartitzeko gai dira, baita haien lanaren helburuetarako aplikazio egokiak bilatu eta hautatzeko gai ere.  Badaramagu dagoeneko bi hilabete Chromebookak erabiltzen eta ikasleen motibazioa eta autonomia maila asko hobetzen ari direla ikusten dugu.

Utzi erantzuna