Pasa den maiatzaren 5ean, EHUko Leioako Campusean Euskal Herriko
Eskola Mailako 2. Lehiaketa ospatu egin zen eta gu hantxe egon ginen
DBH 4. mailako ikasleek aurreko hilabeteetan zehar egindako lana
aurkezten. Guztira 32 ikastetxe aurkeztu izan ginen eta guztien artean
izugarrizko zientzia-azoka antolatu genuen Campuseko Areto Nagusian.
Ikastetxe bakoitzak stand batean gure lana aurkeztu behar izan genuen
maketa batekin, poster batekin eta laborategiko koadernoekin. Handik
bederatzi epaile pasatu izan ziren eta lanaren balorazioa egiten
zuten, azalpenak entzunez eta galderak eginez. Zazpi sari berezi
zegoen eta guk horietako bat jaso genuen: gogoberotasun handieneko
taldea!
Benetan lan txukuna egin zutela gure ikasleek!! Zorionak!!