Kudeaketa aurreratuaren aldeko San Felix Ikastetxeko konpromezua argia da, azken batean kalitatezko hezkuntza batek, kalitatezko kudeaketa bat eskatzen du eta.

Badira hainbat urte jadanik EFQM ereduan oinarrituriko kudeaketaz hasi ginela eta bide horretatik, 2010ean Zilarrezko Q-a eta 2015an urrezko A-a lortu genuela. Aldi berean, San Felix Ikastetxea, Hezkuntzan kudeaketa Aurreratua delakoan parte hartzen du.

Ildo honetatik:

  • Hilabete honetan, urrian, berrikuntza esparruan jakitun batzuren bisita izango dugu gure proiektuen arteko berritzaileenak ezagutu eta ebaluatu ahal izateko.
  • San Felix Ikastetxeko zuzendaritza kideek, beste erakunde batzuetan, kalitate ebaluatzaile bezala parte hartzen dute eta orain ere ikastetxeko beste bi pertsona, EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuaren Modeloan prestakuntza jasotzen ari dira.