Apirila aurrera doa eta Intervisitation kontestuan intentsitate handiz bizitutako esperientzien berri ematera gatoz… Hiru egun, marko teorikoak, iritziak eta, batez ere, eskoletan garatzen diren esperientziak partekatzeko. Benetan aberasgarria !

intervisitation2

Bisitatu dugun eskola bakoitzak bere proiektu propioa badu ere, ikusi dugunatik hauek dira, besteak beste,  aipagarriak iruditzen zaizkigun ezaugarri batzuk :

Ikasle bakoitza jo puntuan jarri izana: planifikatzerakoan, egunerokotasunean. Plan pertsonalak egiten dira.

Ikasle bakoitzari eskatzen zaion ardura, protagonismoa,  aitortzen zaion partehartzeko eskubidea. Ardura pertsonaletik haratago, taldearekiko, eskolarekiko  ardura ere lantzen da. Ikastetxeetan plan anitzak daude eta denetan ikasleek parte hartzen dute.

Pentsatzeari eta arrazoitzeari ematen zaion balioa, iritzi pertsonalak eraikitzeari…

Proiektuka lan egitearen aldeko apustua. Ikasleentzak zentzua duten proiektuak, egin ostean  besteei aurkezten zaizkienak. Ez dira, besterik gabe,  irakasleek irakurri eta baloratzen dituzten proiektuak…

Tresna digitalak ikastearen zerbitzura ipini izanavisitescuel

 Ikastetxe barruko komunikazioa:  bideratua,  arina.

Harreman positiboak sustatzeko eta jazarpena ekiditzeko jarduerak. Tutoretza Planetan aurreikusita daude.

Ikaskuntza Zerbitzua Proiektuen garapena.

Esparruari ematen zaion garrantzia : antolaketa eta giro jakin bat sortzeko baliabidea kontsideratzea. Esparrua hezteko tresna bihurtzeko izan duten gaitasuna.