San Felix Ikastetxean, Ikasleok gure aisialdietan erabiltzen ditugun zonaldeen diseinuan parte hartu dugu IKEAko diseinatzaile taldearekin batera, helburua DBHko terrazan  hezitze zein aisialdi gune berri bat sortzea izan delarik. Txoko desberdinak, zoru atseginago bat, kanpoko altzariak, parasolak, eta lorategi bertikala izango ditu.

IKEAn batzartu ginen, eta San Felixen erabilitako altzarien erabilerari buruzko gure balorazioa eraman genien, batzutan oso positiboa, ez berriz, beste batzuetan, baina egindako lanaren ondoriozko informazioa eskertu ziguten eta kalitatezko sailerantz kudeatu zuten.

Gure beharrak eta gustuak kontutan hartu dituzte eta hasierako beraien proposamenaren ideia baten bat baztertu eta guk emandako batzuk aurrera eramango dira.