1. urtean, herriko eskolatze-plazen beharrizanari irtenbide bat emateko asmoz. Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (1.go mailatik 8.era) ezartzen da. Ikastetxea, San Felix de Cantalicio deituko da.alex

1980ra arte ikastetxean A eredua zegoen soilik, baina urte horretan B eredua gehitu genion, herriko familien nahi eta beharrizanetara egokitzeko asmoz; izan ere, beraien seme-alabek euskarazko irakaskuntza jasotzea nahi zuten.

1986an, jaiotze-tasaren beherakadaren ondorioz, hezkuntza-eskaera jaisten hasi zen; beraz, ikastetxeak eredu bakarra aukeratu behar izan zuen: B eredua, hain zuzen ere.

1987an, inguruko beharrei erantzuteko asmoz, Haur Hezkuntza (3-6 urte) gehitu genion B ereduan; horrela, bi etapak osatuz (Haur hezkuntza eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorra 6-14 urte).

1989an, gizarte-erantzukizunari irmo heldu genion, eta horrenbestez, ikasleen amei ikastetxean lan egiten hasteko aukera luzatu genien, ikastetxeko balioen, gure ikuspegiaren eta xedearen ildotik. Horrela, jantokiko zerbitzua gehitu genion. Hurrengo ikasturtean, zentroan informatika gela bat zabaldu g

enuen, eta aitzindariak izan ginen informatika gehitzen ikasgai osagarri-gisa eskola orduetan.

1996an, garaiko hezkuntza-berrikuntzei erreparatuz, gure instalazio guztiak berriztatu genituen eta Haur Hezkuntza (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntza (6. mailara arte) eskaintzera pasatu ginen, baita gure helburuei jarraituz, Bigarren Hezkuntzan Muskizko Marcelo Gangoitin adskripzioak egin ere. Hartara, gure hezkuntza-eskaintza Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzek osatzen zuten. Are gehiago, herriko beharrak asetzeko asmoz 2 urteko gela gehitu genion ikastetxeari.

  1. urtean,  espazioak berriztatu genituen ikasgelak egokitzeko, eta horrela Bigarren Hezkuntza ikastetxean bertan ezartzea lortu.

2002an, 0-6 urteak eskaintzea erabaki genuen, herrian bakarrak izanik; hori dela-eta herrikoak ez ezik, inguruko udalerrietako ikasleria ere hartu egin genuen. Horretaz gain, ikastetxeak D eredua inplementatu zuen ikastetxean, B eredua ordezkatuz; erabaki ausarta izan zen Euskara zaintzeko eta promozionatzeko. Langileriari dagokionez, erronka galanta izan zen formazioari erreparatuz; hala ere, gaur egun, ia langile guztiek beharrezko tituluak dituzte euskarazko zerbitzua arlo guztietan eman dadin.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak areagotzen eta hobetzen joan dira. Horrela, 2003-2004 ikasturtean gure sistematika ISO 9000 arautegira egokitu genuen, eta zonaldeko lehenengotariko zentroa izan ginen ziurtagiri hau lortzen zuena bere Zerbitzuen kalitateari esker

2004-2005 ikasturtean, ikastetxearen irudi ona herrian bermatzeko eta jaiotza-tasaren gorakadaren ondorioz, 2. lerroa ezartzeari ekin genion. Gaur egun, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzetara ere heldu da eta horri esker lortu genuen 2010ean EFQM ereduaren araberako Zilarrezko Q-a.

2013an errotiko-erreforma handi bati ekin genion, beste bi solairu eraikiz; horrela, gure instalazioak erabat handitu genituen eta  baita espazioak berriztatu ere. Ikasgela zabalak eta erabilera anitzekoak izan ziren horietako batzuk, “co-learning”a bultzatzeko balioko zutenak, ikasketa kooperatiboari eta belaunaldiartekoari mesede egiteko. Gela horiek, kontutan hartu zituzten gaur egungo lanerako joerak; honenbestez, elkarlana eta partekatzea sustatu zituzten, ikasleen hezkuntza-prozesuan emaitzarik onenak lortzeko.

Eta egokitzen jarraitzen dugu gure ikasleen eta familien beharretara ez ezik, gure inguruko enpresen eta instituzioen beharretara ere, aukerarik onena eskaintzeko asmoz. Erronka berriak aurreikusten ditugu eta hezkuntza-metodoak berritzen ditugu etengabe, gure ikasleek behar dituzten gaitasunak lor ditzaten, bai euren garapen pertsonalerako bai euren etorkizun profesionalerako.

Hezkuntza-espazio berriak diseinatu ditugu, gaur egungo ikasleriak barneratu eta lortu behar dituen gaitasunei egokitzeko. Horretarako, proiektuka lan egitea sustatzen duten metodologiak lantzen ditugu, taldeko kideen arteko interakzio eta errespetua bermatzeko.

Hormak eraitsi ditugu eta leihate handiak ireki, ikastetxea komunitate osora zabaltzeko. Erabilera bakarreko espazioak alde batera utzi ditugu eta erabilera anitzekoak lehenetsi ditugu, bertan, teknologia berriak eguneroko tresna bihurtzeko, besteak beste; ikasleek informazioa bilatu dezaten, esperimenta dezaten eta euren arteko talde-lana susta dadin. Izan ere, horiek dira egungo belaunaldiei bidea errazten dietenak ezagupen eta ikasketa esanguratsua izateko. Lorpen horiek guztiak 2015-2016 ikasturtean egindako lanaren  emaitza izan ziren, eta sari gisa Urrezko A  jaso genuen, Kudeaketa Aurreratuaren ereduko zentro izendatu gintuzten eta Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuko Euskal Saria  lortu genuen 2017-2018 ikasturtean.

2019ko irailaren 1etik aurrera “ikastola” izendura berreskuratu egiten da, San Felix Ikastola izena izateko.